XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da malda handirik; ganaduarekin nonnahi ibiltzeko modukoa, uztartua alegia, garo sailetan eta denean.

Etxe buelta ederra eta lasaia, ganadu gazteak lasai askatzeko modukoa.

Ez da, zenbait lekutan bezala, beldurrak ibili beharrik.

Baso kontuan, berriz, oso aberatsa: lizarra eta horrelakoa, dena bertan sortzen zen; eta makala eta panpano eta horrelakoak, berriz, lurrean jartzea falta izaten zen; hango erreka aldeetan sua bezain agudo etorriko ziren.

Zituen lursail guztietan, ez zen harri bat bakarrik ageri; dena lurra.

Hainbeste handiko eremuak, denak hala harririk gabe izatea, zaila da.

Segarekin ez zen han harria harrapatu beldurrik: atxurrarekin ere ez.

Lanleku konfidantzazkoa zen hura. Zenbait lekutan, lanean hasi orduko, badituzu kontrarioak; han ez zen horrelakorik.

Esan bezala, joan nintzen, ba, esandako egunean.

Baul batean hartu erropak eta banihoa goizean jaikita.